Facebook
Twitter
Youtube

BALIOAK

LAGUNTZA ETA ELKARLANA:

Irabazi asmorik gabeko erakundea izanik, gure erabiltzaileek eskatzen diguten laguntza eman behar diegu enpatiaz eta sentsibilitatez. Hartara, erabiltzaileei laguntzeko konpromiso tinkoa dugu eta helburu berbera lortzeko beste elkarte batzuekin norabide berean elkarlanean aritzen gara.

 

BATASUNA ETA INPLIKAZIOA:

Kohesioa, aniztasuna eta gure erakundeko agente guztien inplikazioa abiapuntu, talde bezala egiten dugu lan helburu berberak eta xede bakar bat lortzeko amoz.

 

GARDENTASUNA ETA IRISGARRITASUNA:

Argi eta garbi komunikatzen dugu gure baliabideen kudeaketarekin, ekintzen garapenarekin eta betebehar legalekin zerikusia duen oro. Informazioa bazkideen eskura jartzen dugu irisgarritasun osoz antolatutako batzarretan.

 

PROFESIONALTASUNA ETA ESPERIENTZIA:

Erakunde honetan kide guztiok lan egiten dugu erantzukizun, zintzotasun eta gaitasun osoz gure helburuak lortzean eraginkortasunik handiena izateko.

 

INDEPENDENTZIA ETA PARTE-HARTZEA:

Askatasunez jokatzen dugu izaera politikoa, ekonomikoa edo erlijiosoa duen edozein erakunderen aurrean; eta ideologia, sinesmen, joera eta balio guztiak errespetatzen ditugu gizarte osoari horren berri emanez.

 

DINAMIKOTASUNA ETA BERRIKUNTZA:

Etengabeko bilakaeran gaude eta berrikuntzari heltzen diogu gure helburuak lortzeko, uneari eta egoerari egokitzeko, gizartean aldakorrak dira eta.