Facebook
Twitter
Youtube

KODE ETIKOA

ADELPRISEren ustez, kode etiko hau bide eraginkorra da bere balioak praktikara eramateko, elkartearen misioa helburu. Elkarte koherente bat gara: esaten duguna egin egiten dugu. Testu honetan Zuzendaritza-batzordeko eta hiru elkarteetako langile zein boluntarioen jokabidea arautzen duten oinarrizko erreferentziak ezarri nahi izan ditugu, gardentasuna baita gizartearekin dugun konpromisoa. Lanerako gida praktiko hau sortu dugu, eguneroko praktikan gure balioekin eta gure misioarekin koherenteak izan nahi dugulako, eta ororen gainetik etika jarri nahi dugulako. Hortaz, erabakiak hartzen ditugunean, erabaki horiek koherenteak izango dira gure printzipio eta gure balioekin.

Kode etiko honek hiru oinarri juridiko ditu: Boluntarioei buruzko Legea, Adelprise osatzen duten elkarteen estatutuak eta Langileen Estatutua.

Kode etikoaren eragin-esparruan sartuta daude:

·        Entitateetan lan kontratua duten langileak

·        Zuzendaritza-batzordea eta entitateetako gobernu-batzordeak,

·        Elkarteetako boluntarioak; hau da, pertsona fisikoak, adin nagusikoak, kontraprestaziorik eta betebehar juridikorik izan gabe, beren borondatez, interes orokorreko jarduerak gauzatzen dituztenak, Adelprise osatzen duten elkarteetako lan-esparruaren baitan.