2021eko LINFEDEMAKO MUNDUKO EGUNA

Lagunduko diguzu informazio hau zabaltzen… Zer da linfedema? …

2021eko Martxoaren 6a – LINFEDEMAKO MUNDUKO EGUNA

ADELPRISE ELKARTEAN 25 urte baino gehiago daramatzagu patologia linfatikoen eta Lipedemaren zabalpen- eta sentsibilizazio-ildoetan lanean, bai eta patologia horien eraginpean dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzea helburu duten jardueren sustapenean ere.

Larunbat honetan, martxoaren 6an, Linfedemaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Eta oro har linfedema zer den azaltzeko, sistema linfatikoaren funtzionamendu txarrak eragindako gaixotasuna dela diogu.

OMEk gaixotasun gisa aitortu du 2008an  Linfedema Elkarteen Espainiako Federazioak (FEDEAL) egindako lan neketsuari esker, mundu osoko 300 milioi pertsona baino gehiagori (emakumeak, gizonak, neska-mutilak) eragiten dien osasun-arazo global hori ikusarazteko. Baina nazioarteko deklaraziotik 10 urte baino gehiago bete arren, gaixotasuna ezezaguna da oraindik.

 

 

Bat egiten duzu ikusezintasunetik ateratzeko asmoarekin?

Patologia horren eraginpeko lagunon elkarteen nazioarteko komunitateak dei egin nahi dizuegu mezu elektroniko hau jasoko duzuen lagun guztioi gure dibulgazio-asmoarekin bat egin dezazuen. Horretarako, eskatu nahi dizuegu bidalitako informazioa  zuen kontaktuei birbidaltzea, baita zuen sare sozialei erantsitako material grafikoren bat igotzea ere. Patologia hauek pairatzen ditugun lagunok zinez eskertzen dizuegu.

Denon artean lortuko dugu linfedema ikusezintasunetik ateratzea.

Eskerrik asko zuen arretagatik eta ikusezinak izateari uzteko asmoan laguntzeagatik.

#linfedema

#1mailakolinfedema

#2mailakolinfedema

# ezdutikusezinaizannahi

Patologiari buruzko informazio-bideoak. Esteka hauen bidez bistaratu ahal izango dituzue:

https://www.youtube.com/watch?v=W8gJeSQqJxI&t=71s

https://www.youtube.com/watch?v=mZHL30v3b7U&t=4s

https://www.youtube.com/watch?v=uQiESqci9fU

https://www.youtube.com/watch?v=WGlUvq_C37Q

https://www.youtube.com/watch?v=5-REc6XVpBE&t=103s

https://www.youtube.com/watch?v=anIG03Lb240&t=16s

Vitoria-Gasteizen antolatutako jarduerak:

 

 

“Linfedemak ez du inoiz gure bizitza zapuztu behar”

 

Jarri harremanetan gurekin:

ADELPRISE ELKARTEA

Vicente Abreu Margolaria 7 behea, Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945226061 – +34 600555105

adelprisevit@gmail.com

www.euskoadelprise.es

https://www.facebook.com/adelprisealava

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude