Facebook
Twitter
Youtube

LINFEDEMAREN MUNDUKO EGUNAREN OSPAKIZUNA

 

2019ko martxoaren 6an, asteartean, Linfedemaren Munduko Eguna da. 2008az geroztik, urtero antolatu da egun hau, mundu osoko gaixoen elkarteen bultzadaz. Gure artean, FEDEAL da bultzatzaile nagusia, hau da, Federación Española de Asociaciones de Linfedema. Federazioak Linfologiaren Nazioarteko Elkartearen (ISL) onarpen ofiziala du, 2013ko biltzarraz geroztik. Bere helburua da herritarrak linfedemari buruz informatzea, eta gaixoen egoeraz eta beharrez sentsibilizatzea.