Facebook
Twitter
Youtube

NORTZUK GARA

Elkarte hau sortu zen agerian jartzeko gaixotasun hau ikertzeko eta tratatzeko egiten den lan urria. Hasiera eman zitzaion pentsatuz erakunde publikoetan eta gizartean orokorrean presioa egiteko modu ona izan zitekeela, eta era berean, eragindakoei eta euren familiei laguntza-taldea eskaintzeko aukera paregabea zela. Hartara, 1995eko abenduaren 1ean sortu zen A.D.E.L.P (Asociación de Enfermos de Linfedema Primario / Lehen mailako Linfedemako Gaixoen Elkartea), handik tarte batera izena aldatu zitzaion bigarren mailako linfedemak eragindako gaixoak elkartean integratzea helburu. Horixe izan zen ADELPRISEren sorrera (Lehen eta bigarren mailako linfedemak eragindako Gaixoen Elkartea / Asociación de Afectados de Linfedema Primario y Secundario). Gaur egun linfa-sistemako edozein gaixotasuna duten pertsonei laguntza ematen zaie (Linfedema, flebedema eta lipedema).

Erakundearen ibilbidearen deskripzio laburra:

Linfa-patologiak ia ezezagunak dira osasun sistemarentzat, gizartearentzat, baita gaixotasun horiek pairatzen dituzten pertsonentzat ere. Hori dela eta, gaixoek ez dute izaten informaziorik, baliabiderik, ezta sendatzeko tratamendurik ere. Hartara, babesik gabe daude sistemaren aurrean; eta horren ondorioz, askotan ez dira arduratzen euren buruarekin eta psikologikoki eta sozialki abandonaturik egoten dira.

ADELPRISE lanean ari da 1995. urtetik gaixo hauek euren gaitzen gaineko informazioa izan dezaten eta euren egoera fisikoa hobetzen saia daitezen; hartara, saihestuko dute gaixotasunak aurrera egitea eta garatzea ezgaitasuna ekar diezaieketen elefantiasis bezalako gaixotasunak. Bestalde, helburu du eragindako pertsonei ez ezik, intereseko taldeei ere informazioa ematea: ikasleei, ortopediei, osasun zentroei, gizarte langileei, fisioterapeutei, medikuei, eta barrei; izan ere, profesionalak izan arren, ez dituzte patologia hauek ezagutzen.

Hartara, hona hemen ADELPRISE elkartearen helburuak:

.-     Gaixotasunaren diagnosi goiztiarra lortzea; izan ere, patologia kroniko honek ez du tratamendu osatzailerik eta funtsezkoa da gaixoentzat ohitura osasungarriak praktikatzea ahalik eta azkarren.

.-     Dibulgazioaren garrantzia adieraztea diagnosi goiztiarrak lortzeko eta ohitura osasungarriak sustatzeko prebentzio-metodoak erabiliz.

.-     Gaixoei eta euren familiei orientabideak eta aholkuak ematea erreferentzia puntua izateko, baita esperientziak eta kezkak elkartrukatzeko espazioa izateko ere.

.-     Gaixoen autonomia sustatzea konpresio-tratamenduetan (norberak bendak jartzea). Linfaren zirkulazioa errazteko arnasketa eta ariketak nola egiten diren azaltzea, elikadurari, nutrizioari eta ortopedia-materialei buruzko informazioa eta botikak egoki erabiltzea.

.-     Sendagileen eta Adelprise elkartearen arteko elkarrizketa sustatzea.

.-     Eragindakoei eta euren senideei gaixotasunari, tratamenduari eta neurriei buruzko informazioa, orientabideak eta aholkuak ematea.

.-     Alderdi mediku-sozialetan arreta osoko zerbitzuak sortzeko sustapena egitea.

.-     Errehabilitazio-tratamendua bultzatzea gaixotasunari eta bere ondorioei egoki eusteko, gizarte eta osasun erakundeekin elkarlanean.

.-     Osasun arretako medikuei oinarrizko informazioa ematea, diziplinen arteko tratamendua eskaintzea helburu.

.-     Lan-arloan, eragindakoentzako lanpostu berriak ematea, eta justizia arloan, osasun sistemak linfedemak eragindako ezgaitasunak onartzea, Europa Batasuneko herrikidea den aldetik.